Gizartea -

Gastronomia

Munduko jatetxe onenen artean seigarren postuari eutsi dio Mugaritzek

Zerrendan gorakadarik aipagarriena Bittor Aginzoniz sukaldariak izan du; izan ere, Etxebarri erretegiko sukaldea 34. lekutik 13ra pasatu da. Martin Berasategui 50 onenen artetik at geratu da.

Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Argazkia: EFE
Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Argazkia: EFE
Munduko jatetxe onenen sarietan, goiko postuetan euskal sukaldaritza

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Restaurant Magazine aldizkariaren zerrendan seigarren lekua mantendu du Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxeak. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea (Larrabetzu, Bizkaia), berriz, 26. tokitik 19.era igo da.

Zerrendan gorakadarik aipagarriena Bittor Aginzoniz sukaldariak izan du; izan ere, Etxebarri erretegiaren sukaldea 34. lekutik 13ra pasatu da, munduko 10 jatetxe onenen taldetik oso gertu.

Juan Mari Arzak eta Elena alaba, ostera, 8. lekutik 17.era jaitsi dira. Martin Berasategui 50 onenen artetik at geratu da, 61. postuan. 2014an 34. lekua lortu zuen.

El Celler de Can Roca, munduko jatetxerik onena

Bestalde, Kataluniako El Celler de Can Roca izendatu dute munduko jatetxerik onena, Londresen. Bigarren aldiz lortu dute lehen postua Roca anaiek. Italiako Osteria Francescana eta Danimarkako Noma bigarren eta hirugarren tokian geratu dira, hurrenez hurren.

Restaurante El Celler de Can Roca EFE

Restaurante El Celler de Can Roca EFE

Joan, Jordi eta Josep Roca anaiak. Argazkia: EFE

Joan, Jordi eta Josep Roca anaien jatetxeak 2013an lortutako lehen postua bereganatu du berriro; izan ere, iaz bigarren lekuan geratu zen.

Era berean, Albert Adriaren Bartzelonako Tickets lokala 50 onenen artean sartu da aurrenekoz, zerrendaren 42. tokian. Gainera, munduko gozogile onenaren saria irabazi du Adriak.

Londresko Guildhall aretoan, Josep Rocak eskerrak eman dizkie familiari eta taldeari. Senideek ?pazientzia handia? dutela goraipatu, eta ?munduko talderik onena? duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak EAE Euskal jatetxeak