Gizartea -

Gipuzkoa

Emakunde Irungo alarde mistoan izango da, berdintasunaren alde egiteko

Gainera, Jose Antonio Santano herriko alkateari publikoki harrera egitea eskatu dio, "berdintasunaren aldeko alardearen eskubideak ez mugatzeko".

Iazko alardea, ahaldun nagusi ohiaren begiradapean. Irudia: EFE
Iazko alardea, ahaldun nagusi ohiaren begiradapean. Irudia: EFE
Iazko alardea, ahaldun nagusi ohiaren begiradapean. Irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ana Alberdi idazkari nagusiak Alarde mistoan parte hartuko dute, Irungo San Martzial festetan, hurrengo asteartean.

Organizazioak ohar baten bidez zabaldu duenez, modu horretan, Emakundek "alarde honi bere bermea erakutsi nahi dio eta bere laguntza eskaini emakumeek, gizonek egiten duten baldintza berberetan, egun horretan egiten den jaialdi publiko eta herrikoietan parte har dezaten".

"Honekin batera, dei egiten dio Irungo Udaleko ordezkari nagusiari alarde mistoaren eskubideak mugatu ez ditzan, besteak beste, honi harrera publikoa eginez", dio oharrean.

Gainera, Landaidak zuzendutako erakundearen iritzian, keinu horrek "herriko batasun sozialaren aldeko aurrera pauso nabarmena suposatuko luke alarde mixtoari, emakumeak eta gizonak berdintasunean desfilatzea bermatzen duenari, harrera ofiziala egiteak. Uste dugu berdintasunaren aldeko aurrera pauso bat izateaz gain, Irungo herritar gehienek positiboki baloratuko luketen keinu bat litzatekeela, izan ere, gizartea gero eta sentsibilizatuago baitago pertsonen berdintasunaren alde".

"Emakundek argi dauka berdintasun arazo baten aurrean gaudela, eta gogoratu nahi du legeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin", nabarmendu duenez.

Hau dela eta, "akordiorako eta biztanle guztiekiko errespetua bermatzeko aukera berri hau ez galtzeko eskakizuna" egin dio alkateari.

Emakunderen ustean, "tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, baina testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, eta eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. Zentzu honetan, festek ezin dute gizartean ematen den haustura instituzionalizatu eta normalizatu. Horrek ez du suposatzen tradizio baten kontra joatea, pertsona guztiei eskubide berdinak ematea baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Emakunde Gizartea Irun argazkiak Jaiak Irungo alardea azken ordukoa