Gizartea -
Araba
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazteari erasotzeagatik
Ertzaintzak kalean topatu zuen biktima, oso urduri, eta senarrak iraindu, kritikatu eta bultzatu egin zuela esan zien.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du, emazteari eraso egin eta indarkeria psikikoa egitea leporatuta.
Arabako hiriburuko Poliziak jakinarazi duenez, atxiloketa atzo, igandean, egin zuten, 00:15ean, Ariznabarra auzoan, emakumeak senarraren tratu txarrak jasan zituela salatu ondoren.
Agenteak bertaratu zirenean, kalean topatu zuten biktima; oso urduri zegoen, eta senarrarekin eztabaidan ari zela, hark iraindu, kritikatu eta bultzatu egin zuela esan zien.
Emakumeak agenteei esandakoaren arabera, aurretik ere jasan izan ditu haren tratu txarrak, baina ez ditu inoiz salatu.
Hori dela eta, udaltzainek atxilotu egin zuten haren senarra (etxean zegoen), emakumeen kontrako indarkeria egotzita.