Gizartea -
Lan-istripua
Kamioi bat erori da AP-8 errepidetik A-15era, Astigarragan
Kabina erori da, eta kamioilaria barrutik ateratzea lortu dute. Atoia goian geratu da, AP-8an. Zirkulazioa etenda dago A-15ean, Andoainera bidean, Astigarragan.
erredakzioa
Kamioi bat erori da AP-8tik zihoala A-15 errepidera, Astigarragan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Kabina A-15 errepidera erori da, gidaria barruan zegoela, eta bertaratu diren suhiltzaileek langilea bertatik ateratzea eta ospitalera eramatea lortu dute, baina ez dute jakinarazi zein den bere egoera. Atoia, berriz, AP-8an geratu da.
Ezbeharraren ondorioz, zirkulazioa erabat eten dute Astigarragan, A-15ean, Andoaingo noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak
Trafikoa
Lan-istripuak
Astigarraga bideoak
A-15 autobia
Merkantzia-garraioari buruzko albisteak