Gizartea -
Galdakaoko lotura-autobusa
Epailearen iritziz, lotura-autobusak ez du zertan Etxebarrin gelditu
Auzitegi Nagusiko epaileak, berriro ere, atzera bota du Galdakaoko lotura-autobusa Etxebarrin sartzea behin-behineko neurri gisa.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ukatu egin du Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako errekurtsoa, Galdakaoko lotura-autobusa Etxebarriko metro geltokian gera zedila eskatzen zuten kautelazko neurriak gaitzesten zituen erabakiaren aurka aurkeztutakoa, hain zuzen ere.
Efe agentziak EAEANeren ebazpenaren berri izan du, eta ebazpen hori Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren asmoen kontrakoa da oraingoan ere. Haien asmoa da, auzibidearen bitartez, lotura-autobusa Etxebarriko metro geltokira heldu ahal izatea.
Gatazka 2014ko abenduan hasi zen, Etxebarriko Udalak lotura-lanak egiten dituen linea horretako autobusak hirigunetik igaro zitezela debekatu zuenean. Debekatzeaz gain, bidaiariak udalerriko sarreran hartzea eta uztea behartu zituen. Ordutik hona hainbat epailek babestu dute Etxebarriko Udala.
Auzitegi Gorenaren irizpenean azaltzen denez, autobus horiek Etxebarri kanpoaldean duten geltokiak ez dizkie bidaiariei Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak argudiatzen dituzten "segurtasun-arrisku larriak" eragiten.
Halaber, Etxebarriko Udalari arrazoia ematen dio, hark Galdakao metroarekin lotzen dituen beste hiru linea daudela defendatzen baitzuen.