Gizartea -

Aholkuak

Zer egin behar dut liztor asiarren habia ikusten badut?

Arabako Foru Aldunditik ohartarazten dute: "Inoiz ez dugu ukitu behar". Funtsezkoa da, halaber, larrialdietako zerbitzuak ahalik eta lasterren deitzea.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liztor asiarren habi bat zegoen asteazken honetan Bilboko Europa Parkean, eta, ondorioz, Calumek Aste Nagusian ematekoa zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten. Kontzertua 20:00etan hastekoa zen, baina ordu horretan suhiltzaileak zeuden parkean, erlauntza kentzea xede. Hainbat lagun ziren biltzekoak kontzertuan, eta jendearentzako arriskua egon zitekeenez, agintariek erabaki zuten Calumen kontzertua ez egitea. Zenbait aukera ari dira orain aztertzen, ea aste honetan bertan egiterik dagoen.

Urte batzuk joan dira, dagoeneko, liztor asiarra Euskal Herrira heldu zenetik, baina, zer egin dezaket habi bat topatzekotan? Lehenik eta behin, kontuan izan behar da ikustea ez dela erraza; izan ere, nahiko goian egoten dira, lurretik 15 bat metrora, eta udaberrian edo udan hostailak oztopatzen du ikustaraztea. Antzematen badugu, garrantzitsua da hainbat gomendio jarraitzea; Donostiako Udalak, esate baterako, bere webgunean zehazten ditu:

-Ez gara liztor-erlauntzera gerturatu behar: liztor asiarrak ez die pertsonei erasotzen aurretik erasoa ez bada; hortaz, ezinbestekoa da ez zirikatzea. Habiek baloi-itxura izaten dute eta paperez eginda daude. Jakiteko aurrean duguna liztor asiarra den ala ez intsektuaren tamainari begiratu behar diogu: liztor arrunta baino askoz ere handiagoa da.

-Habia ez ukitzea: hain zuzen, pentsa lezakete erasotzen ari gatzaizkiela . Arabako Foru Aldundiko iturriek eitb.eus-i esan diotenez, hau halabeharrez jarraitzeko aholkua da, arrisku handiagoak saihestu ahal izateko.

-Larrialdietako zerbitzuak ahalik eta lasterren deitu, habia ken dezaten. Bizkaian Base Gorria arduratzen da honetaz (Nekazaritza Sailekoa da, eta bi telefono ditu: 94 446 52 97 eta 94 446 50 11. Lezaman dago); Donostian, Udalak 092 zenbakia erabiltzea eskatzen du, Herrizaingoa abisatzeko. Udalerri bakoitzean, suhiltzaileek eta poliziak elkarrekin egiten dute lan, liztor-erlauntzak kentzeko, espezializatutako langileekin batera. Arabako Foru Aldunditik diote 112 zenbakira deitu behar dugula, larrialdietako zerbitzura, arazoari irtenbidea emateko.

Herritarren laguntza, garrantzitsua

Herritarren laguntza oso garrantzitsua da liztor asiarraren aurka borrokatzeko; izan ere, habi bat kentzen den bakoitzean (liztor erreginek udaberrian egiten dituztenetako bat), 200 habi handiren sorrera eragotziko da. Eta habi bakoitzean, 2.000 bat liztor egoten dira.

Liztor asiarra 2004an heldu zen Europara, Bordeleko portutik, eta kezka berehala hedatu zen gure kontinentean: izan ere, liztor asiarrak, lore eta fruta helduaz gain, erleak jaten ditu, bere burua elikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea