Gizartea -

Herri epaimahaiaren erabakia

Erruduntzat jo dute Laredon Laudioko bi pertsona hil zituen bilbotarra

Bi hilketa delitu egotzi dizkio herri epaimahaiak. Biktimak emakume bat eta horren aita izan ziren.

Laredon Laudioko bi pertsona hil zituen gizona. EFE
Laredon Laudioko bi pertsona hil zituen gizona. EFE
Laredon Laudioko bi pertsona hil zituen gizona. EFE

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri epaimahaiak erruduntzat jo du iaz Laredoko (Kantabria) hondartzan Laudioko (Araba) emakume bat eta haren aita hil zituen gizonezko bilbotarra. Bi hilketa delitu egotzi dizkiote, hain zuzen ere.

Epaimahaia osatzen duten bederatzi pertsonek aho batez ebatzi dute 52 urteko gizonezkoak "defendatzeko aukerarik eman gabe" egin ziela eraso biktimei.

Fiskalak 20 urteko bi espetxe zigor eskatu du kondenatuarentzat, eta biktimen senideei 315.000 euroko kalte-ordainak ematea. Akusazio partikularrak urte kopuru berbera eskatu du, baina 500.000 eurora igo du kalte-ordain eskaera.

Bestalde, defentsak 15 urteko bi zigor eskatu ditu, eta guztira 200.000 euro ematea, baina biktimen amari eta emazteari bakarrik, eta ez anaiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Laudioko bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Krimenak azken ordukoa Aiarako kuadrilla