Gizartea -

Eraistea

Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diete Kukutzako 19 auzipetuei

Iñaki Karro abokatuak eman du Bilboko Auzitegiaren ebazpenaren berri, eta helegitea jarriko dutela iragarri du.

Auzipetuak, epaiketan. Argazkia: Efe
Auzipetuak, epaiketan.
Auzipetuak, epaiketan. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri die Kukutza eraistean izandako istiluengatik auzipetutako 19 laguni. Kartzela zigorraz gain,  84.000 euroko kalte ordaina ere ezarri diete.

Sententzia ezagututa, orain helegitea  prestatzen ari direla jakinarazi du Iñaki Karro defentsako abokatuetako batek. Karroren arabera, ebazpenak ‘ez du oinarri juridikorik’ eta ‘argudioak ez dira nahikoak’. Harrituta agertu da abokatua, 19 laguni zigor bera ezarri dietelako. Irailean egin zen epaiketan guztiek ukatu egin zuten Kukutza hustu zuteneko istiluetan parte hartu izana. Orotara, 31 pertsona atxilotu zituzten istiluetan eta 20 lagunetik gora zauritu ziren.

Fiskaltzak 18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu zuen auzipetuentzat.

Istiluak izan ziren egunean kalean eragindako kalteengatik, 84.000 euro ordaintzera ere zigortu nahi dituzte auzipetuak. Defentsaren hitzetan, Udalari zegokion erantzukizun zibilagatik kalte ordaina eskatzea, baina epaiketan ez zen agertu. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak atzera botako duelakoan, defentsa helegitea prestatzen hasiko da datozen orduetan.

Kukutzako istiluekin lotutako bigarren ebazpena da honakoa. Otsailean egindako beste epaiketa batean pertsona bati hiru urteko zigorra ezarri zituen, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita. Epaiketa horretan 22 lagun absolbitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Epaiketak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gazteak albisteak Gizartea albisteak