Gizartea -
Txapelketa
Aizpea gaztandegia, Euskal Herriko artzai gazta txapelketako irabazlea
Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta Olaberriako Aizpea gaztandegiko jabeek irabazi dute Euskal Herriko XXXII edizioko Gazta Lehiaketa.
Agentziak | erredakzioa
Olaberriako Aizpeako gaztandegi gipuzkoarrak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketako XXXII. edizioa Idiazabalen. Eli Arrillagak eta Mikel Etxezarretak, gaztandegiko jabeek, pozez eta harrituta jaso dute saria.
"Gaurkoa bezalako egunek agerian uzten dute artzaintza bizirik dagoela", azpimarratu du Arrillagak. Orotara, 39 gazta aurkeztu dira Artzai Gazta Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatutako txapelketara.
Bigarren eta hirugarren sariak Arabara joan dira; Gereñuko Audikana Anaien gaztandegira eta Larreako Pascual Lopez Uralde gaztandegira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea