Gizartea -
Bilbo
Kartzelatu egin dute Zorrotzako sexu erasoaren ustezko egilea
Asteazken goizean utzi dute epailearen esku, eta horrek espetxeratzea agindu du. Astelehenean atxilotu zuten, emakume bat ustez bortxatzen saiatzea eta zauritzea egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostiralean (urriak 23) Zorrotzan (Bilbo) emakume batek pairatutako sexu erasoaren ustezko egilea kartzelatu egin dute, Ertzaintzatik jakinarazi dutenez.
Susmagarria (37 urte) astelehenean atxilotu zuten. Bien bitartean, biktima, 50 urtekoa, Gurutzetako Ospitalean dago oraindik.
Ustezko erasotzailea gaur goizean utzi du Ertzaintzak epailearen esku, eta horrek espetxeratzea agindu du.
Astelehenean, Zorrotzako auzokideek manifestazioa egin zuten, sexu erasoa salatzeko.
_______________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.