Gizartea -

Greba

Lufthansaren 10 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiuko aireportuan

Alemaniako hegazkin konpainiaren kabinetako langileen grebak 929 hegalditan izan du eragina.

Lufthansa konpainiaren hegazkinak. Argazkia: EFE
Lufthansa konpainiaren hegazkinak. Argazkia: EFE
Lufthansa konpainiaren hegazkinak. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansaren 10 hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan, kabinetako langileen grebaren ondorioz, AENAk jakinarazi duenez.

Guztira, Alemaniako hegazkin konpainiaren 929 hegaldi gelditu dira bertan behera, eta kaltetuak 113.000 bidaiari inguru izan dira, Lufthansak bere webgunean azaldu duenez.

Loiuko aireportuan suspenditutako 10 hegaldietatik seik Bilbo-Munich ibilbidea egin behar zuten; eta gainerako laurek, Bilbo-Frankfurt ibilbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Munduko albisteak 2024 Grebak gaur Alemania argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak