Gizartea -
Epizentroa Kantabrian
Lurrikara txiki batek Muskiz eta Turtzioz astindu ditu
2,6 graduko lurrikara izan zen atzo, 21:30ean, eta 11 kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Guriezon (Kantabria).
Agentziak | Erredakzioa
Lurrikara txiki batek Muskiz eta Turtzioz (Bizkaia) astindu zituen atzo, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Epizentroa Guriezo (Kantabria) udalerriko El Puente udalburuaren hego-ekialdean izan zuen.
Ritcher eskalan 2,6 gradu harrapatu zituen, 21:30 aldera gertatu zen, eta 11 kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Institutu Geografiko Nazionalaren arabera. Lurrikarak, baina, ez omen du kalterik eragin.
Azaroaren 1ean, beste lurrikara txiki bat izan zen, eta Villacarriedo (Kantabria) udalerrian izan zuen orduan epizentroa.
3,2 graduko lurrikara izan zen, eta 11 kilometroko sakoneran sortu zen. Hala ere, zonaldean normaltasuna izan zen orduan ere nagusi.