Gizartea -

Krimena

Asuntaren gurasoei 18 urteko espetxe-zigorra ezarri diete

Duela bi urte baino gehiago hil zen neskatoaren gurasoak hilketa delitu batengatik zigortu ditu Coruñako Lurralde Auzitegiak. Ahaidetasuna larrigarritzat jo du.

Rosario Porto Asunta Basterraren ama epaiketan. Artxiboko irudia: EiTB
Rosario Porto Asunta Basterraren ama epaiketan. Artxiboko irudia: EiTB
Rosario Porto Asunta Basterraren ama epaiketan. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosario Porto eta Alfonso Basterra Asunta neskatoaren gurasoei 18 urteko kartzela-zigorra ezarri diete, hilketa izan zenetik bi urte baino gehiago gertatu direnean.

Gurasoak hilketa delitu batengatik zigortu ditu Coruñako Lurralde Auzitegiak, Galiziako Auzitegi Nagusiak (TSXG) baieztatu duenez. Gurasoak izatea larrigarritzat jo du.

Herri-epaimahaiak gurasoak erruduntzat jo zituenetik ia bi aste pasatu direnean kaleratu du epaia Jorge Cid Carballo magistratuak.

Alfonso Basterrak eta Rosario Portok Asuntari lorazepam botika behin baino gehiagotan eman ziotela frogatutzat jo zuen epaimahaiak sententzian. Epaia aho batez onartu zuten epaimahaiko kideek. Neskatoa hil baino hiru hilabete lehenago hasi ziren botika ematen, aitatzakoak hartu zuen sendagaia erosteko ardura, eta gutxienez hiru aldiz erosi zuen uztailetik irailera bitartean.

“Ados jarri ziren biak alabatzakoa hiltzeko”, epaimahaiaren arabera, eta botikaren kantitate toxiko bat eman zioten 2013ko irailaren 21ean, bazkari batean. 18:15ean, Asunta Montoutoko (Teo) etxebizitzara joan zen, Rosario Portorekin eta Alfonso Basterrarekin batera. 18:33 eta 20:00ak bitartean, Montoutoko etxean, akusatuek “Asunta alaba ito” zutela frogatutzat jo zuen epaimahaiak sententzian. Ahoa eta sudurra estali zizkioten, epaiaren arabera.

Azkenik, plastikozko soka laranja batzuk erabiliz, besoak eta hankak lotu zizkiotela esan zuen sententziak. Hil zutenean, biktimak “ez zuen bere burua defendatzeko aukerarik izan”, lorazepam sendagaiaren eraginpean zegoelako, epaimahaiaren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Galizia Umeak albisteak Krimenak azken ordukoa Gazteak albisteak