Gizartea -
Indarkeria matxista
Salaketa faltsuen kopurua 'oso eskasa' dela ohartarazi du Calparsorok
Hain zuzen ere, guztien % 0,014 dira, Espainiako Estatu Fiskaltzaren arabera.
agentziak | erredakzioa
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ohartarazi du indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketa faltsuak "oso eskasak" direla. Hain zuzen ere, guztien % 0,014, Espainiako Estatu Fiskaltzaren arabera.
Ministerio Publikoaren iazko Memoriaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Calparsorok.
Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, EAEko lau herritarretik batek uste du salaketa faltsu "asko" daudela. Gainera, hori uste dutenen portzentajea % 25etik % 39ra igo da hiru urtean.
Horrenbestez, Miren Gallastegi sozialistak ikerketa horri buruz galdetu dio fiskalburuari.
Horren ildotik, Calparsorok ohartarazi du tankera horretako informazioen ondorioz gerta litekeela biktimek ez salatzea erabakitzea.
Gainera, askotan, delituak ez dituztela salatzen gogorarazi du. Izan ere, hainbatetan etxe barruan gertatu ohi dira, eta bertan "ez dago lekukorik".
Erasotzaileak "pertsona arrunta"tzat hartu ohi dituzte, eta, hortaz, gainera, askotan ez dituzte emakumeak "sinisten".
Calparsorok gogora ekarri du aurten hiru emakume hil dituztela EAEn.