Gizartea -
Barakaldo
MegaParkeko dendak eta jatetxeak jendez hustu dituzte, sute bategatik
Sutea transformadore elektriko batean piztu da, eta berehala itzali dute. Ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barakaldoko MegaParkeko biltegi bateko transformadoreak su hartu du, eta zentro komertzialeko dendak eta jatetxeak jendez hustu dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea 19:45 inguruan piztu da, eta, badaezpada, MegaParkeko bezeroak bertatik irtenarazi dituzte. 21:30erako amatatu dute suhiltzaileek, eta ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea