Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emazteari ukabilkadak emateagatik, Gasteizen

38 urteko gizonezkoa ustezko indarkeria matxista kasu batengatik atxilotu dute, bikotekidea, ohean zegoela, jipoitzeagatik, hilabete batzuetako haur baten aurrean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen ustezko indarkeria matxista batengatik, emazteari, ohean zegoenean, ukabilkadak emateagatik, hilabete batzuetako haur baten aurrean.

Arabako hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, abenduaren 19an izan zen erasoa, goizaldeko 4ak aldera.

Emakumeak berak eman zion abisua Udaltzaingoari. Salburua auzoko etxebizitza batean bikotekideak ukabilkadak eman zizkiola salatu zuen.

Hainbat patruila bertaratu ziren eta, bi aldeekin hitz egin ostean, gizonezkoa atxilotu zuten ustezko indarkeria matxista egotzita. Ordu batzuk geroago epailearen esku utzi zuten, eta epaileak biktima babesteko agindua eman du.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Araba EAE Gasteiz albisteak Eguneko albisteak