Gizartea -

Torrevieja, Alacant

Emaztea eta semea hil eta bere buruaz beste egin du gizon batek

Poloniarrak dira hirurak, eta litekeena da krimena orain astebete egin izana.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaztea eta semea hil eta bere buruaz beste egin du ustez gizon batek Torreviejan, Alacanten, bere etxebizitzan, auziko iturriak aipatuta Efe agentziak jakitera eman duenez. Poloniarrak dira hirurak. Iturrion arabera, litekeena da krimena orain astebete egin izana.

Guardia Zibila senar-emazteen eta haurraren heriotza ikertzen ari da, Europa Pressen arabera, eta sumarioa sekretupean dago. Ikerketako iturrien arabera, hilabete gutxiko umea litzateke.

Atzo arratsaldean aurkitu zituzten hilotzak, emakumearen amak ohartarazi ostean abenduaren 24tik familiako kiden berririk ez zuela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa Umeak Erailketak albisteak Valentzia albisteak