Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea hil du gizon batek Guadalajaran
Larrialdi zerbitzuetako kideek hilik aurkitu dute 33 urteko emakumea.
agentziak | erredakzioa
Gizonezko batek ustez 33 urteko emaztea hil du Galapagosen (Guadalajara), Espainiako Estatuan 2016an izan den bigarren hilketa matxistan.
Dagoeneko atxilotu dute gizona eta, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak azaldu duenez, emakumeak ez zuen salaketarik jarri indarkeriagatik bikotekidearen kontra.
112 larrialdi zerbitzuetako iturrietatik jakinarazi dutenez, 04:00ak aldera jaso dute gertakariaren abisua, Galapagoseko Rio Berbedillo kalean izandakoa.
Aipatu iturrien arabera, larrialdi zerbitzuetako kideek hilik aurkitu dute 33 urteko emakumea, etxean.
Guardia Zibileko agenteak, anbulantzia eta larrialdietarako mediku bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumea suspertzeko.
Espainiako Estatuan 2016ean izan den bigarren hilketa matxista da, atzo 43 urteko emakume bat urkatuta hil ostean.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.