Gizartea -

Elurtearen ondorioak

Hildako bat eta ehunka lagun keagatik pozoituak Gironan

Argi-hornidurarik ez zuten Gironako lagunek, etxeko sorgailuak eta sutontziak erabili zituzten eta, antza, gaizki ala oker instalatuta zeuden. Hiru pertsona soilik ospitaleratuta daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako 220.000 eta Gironako 66.000 abonatu astelehenean ilunpetan utzi zituen elurte historikoaren ondorioz, emakume bat hil da eta 104 pertsona karbono monoxidoarekin pozoitu dira Gironako eskualdean, Kataluniako Osasun Departamenduak jakitera eman duenez.

Argi-hornidurarik ez zutenez, kaltetuek etxeko sorgailuak eta sutontziak erabili zituzten argia izateko eta bazkaria berotzeko, baina antza, gaizki ala oker instalatuta zeuden.

Kasu larriena 41 urteko emakume batena izan da. Sorgailu elektriko bateko keagatik pozoitu zen eta Ultramorteko (Girona) bere etxean zendu zen atzo arratsaldean. 70 urte inguruko bere gurasoak ere pozoitu ziren eta larri daude hospitalean.

Ehun lagunetik gora pozoitu dira, gehienak Baix Emporda eta La Selvako eskualdeetan, baina hospitaleratutako sei pertsonetatik hiru soilik jarraitzen dute Palamoseko Ospitalean (Gironan).

Sutontziak erabiltzen dituztenei uneoro etxea aireztatuta izatea eta etxeko sorgailuen alde egiten dutenei, berriz, kanpoaldean jartzeko aholkatu die Kataluniako Osasun Departamentuak ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea