Gizartea -

Gipuzkoa

Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du sagardotegi denboraldian

Konpainiak bi autobus jarriko ditu gauero, Donostia eta Astigarraga lotzeko.

Asteazken honetan hasi da sagardotegi denboraldia. EFE
Asteazken honetan hasi da sagardotegi denboraldia. EFE
Asteazken honetan hasi da sagardotegi denboraldia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du sagardotegi denboraldian, Astigarragako Udalak hala eskatuta. Izan ere, laguntza eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, egunero gauetan ere zerbitzu emateko.

Hori horrela, hilaren 25etik aurrera, bi zerbitzu eskainiko dituzte gauero Astigarraga eta Donostia lotzeko. Hain zuzen ere, autobusak 23:30ean eta 00:30ean aterako dira Astigarragatik, eta 00:00etan Gipuzkoako hiriburutik.

Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuak azaldu duenez, autobus horiek eskainita "sagardotegi denboraldia sustatzea eta garraio pribatuen aurrean alternatiba bat ematea" dute helburu.

Horren esanetan, "garrantzitsua da kontzientziazioa, [alkoholdun edari bat] edan denean ez gidatzeko".

Bidaiariek Mugi txartela erabiliz edo eskudirutan ordaindu ahalko dute bidaia. Kostua 2,10 eurokoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Astigarraga Albisteak Lurraldebus Euskal sagardoa