Gizartea -

EBAZPENA

Zazpi urteko kartzela zigorra, Santurtzin pisukidea hiltzeagatik

2015eko urtarrilaren 27an izan zen hilketa, Santurtziko etxebizitza batean. 40 urteko gizon bat hil zen, bularraldean labankada jasota.

Santurtziko etxebizitza batean izan zen hilketa, 2015eko urtarrilean.
Santurtziko etxebizitza batean izan zen hilketa, 2015eko urtarrilean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak iazko urtarrilean Santurtzin pisukidea labankadaz hil zuen 43 urteko gizonezkoari.

Gaur kaleratutako ebazpenean, epaileak aintzat hartu du herri epaimahaiaren epaia, eta aringarri gisa onartu ditu auzipetuak dituen arazo psikikoak eta Ertzaintzaren aurrean egindako aitorpena. Hala, epaileak onartu egin du fiskalak eskatutako zigorra.

2015eko urtarrilaren 27an gertatu zen hilketa, Santurtziko etxebizitza batean. Auzipetutako gizonezkoak eta biktimak liskarra izan zuten; hogeita bost bat zentimetroko labana sartu zion bularraldean erasotzaileak biktimari, "hiltzeko asmoarekin", epaileak ebazpenean zehaztu duenez.

Ertzaintza bertaratu zenean, akusatuak egindakoa aitortu zuen, eta biktima hiltzeko erabili zuen arma erakutsi zien agenteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak