Gizartea -
Batz enpresan
Aldagela batean kamara bat jarri izana salatu dute arratiarrek
Gizonezko bat inputatu dute, intimitatearen aurkako delitua leporatuta, Batz enpresako emakumezkoen aldagelan grabazio-kamera bat jartzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Arratiako bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Igorren gizonezko batek egindako "emakumeen aurkako eraso" bategatik, herriko enpresa bateko emakumezkoen aldagelan ustez kamera bat jarri baitzuen.
Ohar baten bidez, Arratikoa Mankomunitateak, eskualde horretako zazpi udalerri biltzen dituenak, eraso sexistatzat jo du gertatutakoa, eta biktimei elkartasuna adierazi die.
Ertzaintzaren agenteek intimitatearen aurkako delitua egotzi zioten atzo gizonezko bati, Batz enpresako emakumezkoen aldagelan ustez grabazio-kamera bat jartzeagatik.
Arratikoa Mankomunitateak, Igorreko enpresa bateko aldageletan izandako emakumeen aurkako erasoaren aurrean, adierazi du grabaketa hori emakumeen eskubideen aurka doala.
Horrez gain, elkartasuna adierazi die "eraso sexista bizi duten emakumeei", eta haien esku jarri du "indarkeria matxistari aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa".
Era berean, inputatuta dagoen familiartekoei ere "horrelako kasuetan laguntzeko dauden baliabideak euren esku" jarri ditu.