Gizartea -

ISABEL CARRASCOREN HILKETA

Martinez: 'Isabel Carrascok min handia egin zion nire alabari'

Antonio Martinez Astorgako komisario ohiak deklaratu du gaur, beteak beste,  Isabel Carrascoren epaiketan. Auzipetuetako biren senar ohia eta aita da. 'Esku beltza Carrasco zela banekien', esan du.

Pablo Antonio Martinez, gaur, epaiketan. EFE.
Pablo Antonio Martinez, gaur, epaiketan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente izandakoaren hilketa argitzeko epaiketan, gaur, besteak bestek, Pablo Antonio Martinez Astorgako komisario ohiak deklaratu du; Montserrat Gonzalez eta Triana Martinez auzipetuen aita eta senarra da, hurrenez hurren. Carrascok bere alabari min handia egin ziola nabarmendu du.

"Gorroto handia zioten Carrascori, nire alabari min handia egiten ari baitzen presidentea. Min izugarria egin zion", esan du Martinezek. Bi auzipetuek Carrascorenganako zuten ezinikusiaren eta gorrotoaren jakitun zela aitortu du.

Leongo Lurralde Auzitegian egiten ari den epaiketan, Triana Martinez eta Montserrat Gonzalezekin batera, Raquel Gago udaltzaina dago auzipetuen aulkian eserita.

Komisario ohiak bere deklarazioan esan duenez, "alabari entzundako komentarioengatik" zekien Carrascok kalte handia egin ziola, lan arloan, eta baita, politikagintzan egin nahi zuen bidean. "Esku beltza Isabel Carrasco zela banekien", esan du.

Zuen lanbideagatik, Carrascorekin hainbat ekitaldi publikotan topo egin zuela esan du Martinezek, eta gaineratu du elkarrekin zuten harremana "kortesiazkoa" zela, "ez ona eta ez txarra". "Nire alabari kalte handia egiten ari zela jakin arren, ez nintzen saiatu Carrascorekin hitz egiten", esan du.

Leongo Diputazioko presidente izandakoak ustez egindako jazarpenaren ondorioz, Triana "moralki eta fisikoki lurjota" egon zela esan du. "Erokeriaren bat eigngo zuela uste nuen. Oso kezkatuta nengoen, 20 kilo galdu zituen",  Martinezen arabera.

Alaba eta emazte ohia Carrascoren hilketarekin lotuta atxilotu zituztenean, "shock egoeran" geratu zela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak