Gizartea -
Genero indarkeria
Aliciaren ama Burgoseko ospitalera eraman dute
Ostiralean eraman zuten Gurutzetako ospitaletik Burgosera. 18 urteko gaztea gela arrunt batean dago eta errekuperatzen ari da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gabriela, Gasteizen leihotik behera botata hil zuten Alicia 17 hilabeteko haurtxoaren ama, Gurutzetako ospitaletik Burgoseko ospitalera eraman dute eta bertan ari da errekuperatzen.
18 urteko emakumea gela arrunt batean dago eta kontziente dago. Dena den, Burgoseko ospitaleko iturriek ez dute haren egoerari buruzko xehetasun gehiagorik eman nahi izan.
"Burgoseko ospitaleko gela arrunt batean dago eta errekuperatzen ari da, hori da dakidan bakarra", adierazi du Burgoseko Hontoria del Pinar herriko alkateak. Aldi berean, onartu du herria pixkanaka-pixkanaka gertaerak eragindako kolpetik errekuperatzen ari dela; izan ere, Gabriela bertan hazi da.
Ostiralean eraman zuten Gurutzetako ospitaletik Burgoseko Unibertsitate Ospitalera (HUBU), han bizi baita amarekin eta ahizparekin.
Iturri judizialek berri eman dutenez, Genero Indarkeriaren Gasteizko auzitegiaren esku dago auzia eta litekeena da auzitegi horrek frogak eta deklarazioak hartzea edota Burgoseko auzitegiari laguntza eskatzea.