Gizartea -
Indarkeria matxista
Fiskalak 19 urte eskatu ditu Gasteizen emaztea hil zuen gizonarentzat
Gizonak iazko apirilaren 2an hil zuen emakumea, etxean, seme-alabak bertan zirela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabako Lurralde Fiskaltzak 19 urteko espetxe zigorra eskatu du iazko apirilaren 2an Gasteizen emaztea hil zuen gizonaren aurka.
Gizonak, 35 urtekoa, Ricardo Buesa kaleko etxebizitza batean hil zuen emakumea (30 urte), eta, ondoren, krimena egin izana aitortu zuen. Une horretan, senar-emazteen hiru seme-alabak (adingabeak denak) ere zeuden etxean.
Fiskalak beste hainbat neurri eskatu ditu hiltzailearen aurka: biktimaren senideei 320.000 kalte-ordainak ematea, seme-alaben zaintza kentzea eta espetxetik atera ostean emakumearen familiarengandik 500 metrora ez hurbiltzea debekatzea.
Ministerio Publikoaren arabera, erasoaren unean, emakumea laguntza eskatzen saiatu zen, baina gizonak galarazi egin zion.
Fiskaltzak hilketa delitu bat egotzi dio akusatuari, senidetasun larrigarria gehituta, baina aitorpen aringarriarekin.
__________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.