Gizartea -

Isabel Carrascoren hilketa

Fiskalak murriztu egin ditu akusatuentzat eskatutako zigor eskaerak

Urtebete jaitsi du Isabel Carrascoren hilketa egotzita epaitzen ari diren hiru lagunentzat eskatutako zigorra.

Isabel Carrascoren hilketaren inguruko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Isabel Carrascoren hilketaren inguruko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE
Isabel Carrascoren hilketaren inguruko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak urtebete murriztu du Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidente zenaren hilketa egotzita epaitzen ari diren hiru akusatuentzat, Montserrat Gonzalezentzat, Triana Martinezentzat eta Raquel Gagorentzat, eskatutako zigorra, baina zabalik utzi du azken biei konplize izatea egozteko aukera, eta azkenari delitua estali izana egoztekoa.

Gaur, epaiketaren azken egunean, alde guztiek behin betiko konklusioak irakurri behar dituzte, eta Emilio Fernandez fiskalak urtebete murriztu ditu akusatuentzat eskatzen zituen zigorrak. Horrela, 20 urteko zigorra eskatu beharrean, 19 urteko zigor eskaera egin du. 19 urte horiei beste 3 gehitu behar zaizkie, armak modu ez zilegian edukitzea egotzi baitie hirurei.

Lehen aukera horrez gain, beste bi aukera proposatu dizkio fiskalak epaimahaiari Raquel Gago "zigortzeko"; izan ere, fiskala "erabat sinetsita" dago udaltzaina hilketa horretan nahasita dagoela.

Fiskalak mahai gainean jarri duen bigarren aukera Raquel Gagori eta Triana Martinezi 12 urteko kartzela zigorra ezartzea da, hilketaren konplize izatea leporatuta.

Fiskalaren hirugarren aukera Raquel Gagori 3 urteko zigorra ezartzea da, hilketa estaltzea egotzita.

Azken bi kasuetan, beste hiru urte gehitzea eskatu du fiskalak, armak modu ez zilegian edukitzeagatik.

Hiru aukera mahai gainean jarrita, hiru akusatuak zigortzeko "aukera ezberdinak" eman nahi dizkio fiskalak epaimahaiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Espainia albisteak Epaiketak Gizartea bideoak Eguneko albisteak