Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, bi emakumeri erasotzeagatik

Ustezko erasotzailearen bikotekide ohia eta horren ahizpa dira biktimak. Ukabilkadak eta ostikoak jaso zituzten bi emakumeok.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Arrasaten, bi emakume (bikotekide ohia eta haren ahizpa) jotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ukabilkadak eta ostikoak jaso zituzten bi emakumeok.

Arrasateko etxebizitza batean izan zen erasoa, atzo, 10:00ak inguruan. Emakume batek Ertzaintzari deitu zion, bikotekide ohiak berari eta bere ahizpari eraso ziela salatuz. Etxeko atea kolpeka ireki zuen ustezko erasotzaileak.

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zenean, bi emakumeok zaurituta aurkitu zituzten agenteek. Antza, gizonezkoak bikotekide ohia kolpatu zuen lehendabizi, eta emakumearen ahizpari ere ostikoak eta ukabilkadak eman zizkion aurre egin zionean.

Bi biktimak ospitalera eraman zituzten, anbulantzian, eta horietako bat ospitaleratuta dago oraindik.

Ertzaintzak atzo bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea, lesio delitua eta etxean indarrez sartzea egotzita. Gaur eramango dute epailearen aurrera, Bergarako Epaitegira.

_______________________________________________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Bergara albisteak Gaurko azken ordukoa