Gizartea -

Sevillan

Marta del Castillori buruzko datu faltsuak emateagatik, atxilotuta

Espainiako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu maula delitua leporatuta, 2009an ustez hil zuten eta ordutik desagertuta dagoen gaztearen familiari kasuari buruzko informazio faltsua emateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi gizonezko atxilotu ditu maula delitua leporatuta, Marta del Castilloren familiari gaztetxoa non dagoen jakiteko informazio faltsua eskaintzeagatik. Marta del Castillo ustez 2009ko urtarrilaren 24an hil zuten eta desagertuta dago ordutik.

Polizia-iturriek adierazi dutenez, iragan asteazkenean atxilotutako bi gizonezkoak familiarekin jarri ziren harremanetan Samuel Benitez kasuan auziperatuta dagoen gaztearen gutun bat zutela esanez, eta bertan Marta del Castillo non zegoen agertzen zela ziurtatuz.

Gaztearen familiak salatu zuen informazioa faltsua izan zitekeela, beraz, eta Poliziak ikerketa abiatu ostean, bi gizonezkoak atxilotu egin zituzten eta epailearen esku utzi. Maula delitua eta funtzio publikoak usurpatzea leporatu zieten, izan ere, polizia agente bat zela esan zuen horietako batek, aipatu iturrien arabera.

Atxiloketa ez da kasualitatea izan, zeren martxoaren 16ean herritar anonimo batek milioi bat euroko ordainsaria eskaini zuen gazte sevillarra aurkitzeko informazio fidagarria emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea