Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ihesik daude Gasteizen sexu erasoa egitea egozten zaien bi adingabeak

Ertzaintza haien bila dabil duela aste bat baino gehiagotik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inauterietan Gasteizen bi adingaberi sexu erasoak egitea leporatzen zaien bi adingabe atzerritarrak foru tutoretzapetik alde eginda dabiltza, biktimek taldeko identifikazio-saio batean identifikatu ostean. Ondorioz, Ertzaintza haien bila dabil duela aste bat baino gehiagotik.

Gizarte Zerbitzuetako foru diputatu Beatriz Artolazabalek agerraldia egin zuen atzo Arabako Batzar Nagusietan, taldeei kasuaren gaineko informazio guztia jakinarazteko asmoz.

Ustezko erasotzaileen eta biktimen adina kontuan hartuta (guztiak nerabeak), azalpen oro hedabideen presentziarik gabe egin zen, eta Artolazabalek taldeei datuen "konfidentzialtasuna" mantentzea eskatu zien, adingabeei eragiten dietelako.

Hala ere, desagertzeaz komunikabide bateri egindako filtrazioaren aurrean, Arabako Diputazioko iturriek argitu nahi izan dute bere eskuan dagon oro egin duela, hasiera batetik hartu zituelako neurri-zuzentzaileak, besteak beste, akusatuak bereizi zituen.

Azaldu dutenez, Arabako Foru Aldundiaren eskuduntzak era horretako gazteen gainean hezkuntzakoak dira, erreforma zentroak (antzinako erreformatorioak) Eusko jaurlaritzaren eskuduntzakoak dira, eta Fiskaltzaren aginduz heltzen dira gazteak horrela zentroetara.

Kasua ezagutu ostean, Diputazioak gazteetako bat Sansohetako zentrora bidali zuen; bestea Bideberriako zentroko 2. modulutik 1. modulura pasatu zen. Modulu horretan aisialdiaz gozatzeko aukerak murritzagoak dira.

Iturri berek gogoratu dutenez, Arabako Adingabeen Fiskalak ez zuen gazteen gaineko kautela-neurririk ezarri.

Joan zen ostiralean, hilaren 12an, epailearen aurrean deklaratzera joan ziren eta identifikazio-saio batean parte hartu zuten, eta biktimek euren ustezko erasotzailetzat identifikatu zituzten.

Hori horrela izanik ere, Fiskaltzak Sansoheta eta Bideberriara itzul zitezela erabaki zuen, "delituaren zantzuak erreforma-zentro batera bidaltzeko bezain larriak" ez zirela iritzi baitzion, jakinarazi dute iturri berek.

Arabako Aldundiaren susmoen arabera, nerabeak goiz hartan berriro elkartu zirenean eta egoera hartzen ari zen itxuraren aurrean, euren artean geratu ziren arratsaldean batera ihes egiteko.

Ostiral arratsaldetan, zentro horietan egoten diren adingabeak asteko dirusaria jasotzen dute eta aisialdirako tartea izaten dute; horrenbestez, aldundiak uste du aukera hori aprobetxatu zutela hanka egiteko.

Gau horretan ez ziren afaltzera itzuli, eta ordutik aurrera ez dute haien berri, nahiz eta hezitzaileek "euren kabuz" ondasunak kendu zizkieten "hanka egin zezaketen beldurrez".

Iturri berek azaldu dutenez, ohikoa izaten da adingabe horiek Diputazioaren  tutoretzapeko zentroetatik ordu batzuez zein egun batzuez desagertzea.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Araba Gasteiz berriak Albisteak