Gizartea -

Salaketa

Ekologistak Martxan: 'Otsoa desagertzear dago Euskadin'

Bizkaiko Foru Aldundiak espeziearen egoera oso larria dela jakin arren, urtarrileko uxaldia baimendu izana kritikatu du talde ekologistak.

Otsoak
Otsoak
Otsoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi du otsoa desagertzeko bidean dagoela Euskadin, eta espeziearen biziraupena bermatzeko talde ugaltzaile bakarra Karrantzan zegoela.

Agiri batean, Bizkaiko Foru Aldundiaren jokabidea salatu du, espeziearen egoera larria dela jakin arren, urtarrilean uxaldia baimendu zuelako eta ehiztariek talde horretako hiru otso, gutxienez, hil zituztelako.

Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoan otsoa ez agertzea ez dago justifikatzerik, Ekologistak Martxanen iritzian.

Dagoeneko 63.000 sinadura bildu dituzte change.org webgunean, eta Iñigo Urkullu lehendakariari helaraziko dizkiote laster, neurriak har ditzan.

Manifestazioa

Bestalde, 200 bat taldek (Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso Taldea tartean) Madrilen manifestazioa egingo dutela jakinarazi du, “otsoak babesa behar duela argi eta ozen esateko”.

Martxa igandean egingo dute, eta bertara joateko autobusak antolatu dituzte Bilbotik eta Gasteiztik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Albisteak Ingurumena albisteak Animaliak Ehiza handia albisteak Enkartazioak gaur