Gizartea -

Prentsa Askatasunaren Eguna

Prentsa askatasuna 'giza eskubidea' dela aldarrikatu du NBEk

Mugarik Gabeko Erreportariek zehaztu dutenez,iaz 63 pertsona hil ziren euren jardunaren ondorioz, eta 40 hil egin zituzten.

Prentsa askatasunaren aldeko manifestazio bat Kairon (Egipto), apirilaren 29an. EFE
Prentsa askatasunaren aldeko manifestazio bat Kairon (Egipto), apirilaren 29an. EFE
Prentsa askatasunaren aldeko manifestazio bat Kairon (Egipto), apirilaren 29an. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du astearte honetan (maiatzak 3), hiru ideia oinarri hartuta: informazio askatasuna oinarrizko eta giza askatasun gisa; askatasunaren defentsa zentsuraren aurrean eta kazetaritzaren segurtasunaren bermea.

"Informazio askatasuna oinarrizko askatasuna da, eta giza eskubide baten, adierazpen askatasunaren, parte da. Informazioa jasotzea eta ematea demokraziaren, gobernu onen eta zuzenbide estatuaren oinarria da", adierazi du Irina Bokova UNESCOren zuzendari nagusiak.

NBEk azaldu duenez, maiatzaren 3a 1993an izendatu zuen Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna, UNESCOk hala aholkatuta. Maiatzaren 3 batean, Afrikako hainbat hedabidek prentsa askatasunaren oinarriak jasotzen zituen agiri bat sinatu zutelako hautatu zuten eguna.

Mugarik Gabeko Erreportariek zehaztu dutenez,iaz 63 pertsona hil ziren euren jardunaren ondorioz, eta 40 hil egin zituzten.

Atxiloketak Egipton

Hain justu, igande honetan, Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunaren atarian, Egiptoko Segurtasun Indarrak Kairoko Kazetarien Elkargoaren egoitzan sartu ziren, eta bi kazetari atxilotu zituzten.

"Egiptoren historian aurrekaririk ez duen ekintza" izan zela salatu du elkarteak, eta gertatutakoa "kazetarien duintasunaren aurkako eraso basatia" dela gaineratu du.

Atxilotutakoak hauek dira: Amr Mansur Badri, Bawabat Yanair egunkariko erredakzio burua, eta Mahmud al Saga, hedabide bereko kazetaria. Protesten legea urratu izana egotzi die Fiskaltzak.

Bi kazetariak Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunaren aldeko ekitaldi batean parte hartzen ari ziren atxiloketaren unean.

Mugarik Gabeko Erreportariak elkartearen esanetan, Egiptol 22 kazetarik zituen espetxean iaz. Txina da mundu osoan kazetari gehiago kartzelatu dituen herrialde bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak NBE argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Kairo Kazetaritza gaur Ekialde Hurbileko albisteak