Gizartea -

Irlandan

Pederastia kasuetan nahasitako gotzain irlandar batek dimititu du

Martxoan Benedicto XVI Aita Santuak pederastiaren Irlandako biktimei barkamena eskatzeko idatzi zuen gutunaren ostean dimitutu du gotzainak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedicto XVI Aita Santuak Irlandako James Moriarty gotzainaren dimisioa onartu du herrialde horretan izandako pederastia kasuetan nahastuta dagoelako, adierazi du Vaticanok.

Moriatyk, Kildareko eta Leighlineko gotzainak, abenduaren 23an aurkeztu zuen bere dimisioa, Dublinen artzaina zenean artxidiozideko hainbat gotzainek adingabeei egindako erasoak ezkutatu zituela zioen Murphy txostena argitaratu ondoren.

Moriatyk bezala, azken hilabeteetan beste artzain batzuk ere dimititu duen, Ryan eta Murphy txostenek ezagutarazi ondoren. Izan ere, txosten horietan 70 urtetan zehar ehundaka adingabeei egindako sexu-erasoen berri ematen da, bereziki 1975tik 2004 urtera arte Dublineko artxidiozesian egindakoak.

Martxoan Benedicto XVI Aita Santuak pederastiaren Irlandako biktimei barkamena eskatzeko idatzi zuen gutunaren ostean dimititu du gotzainak.

Eraso pederastak egon diren elizbarrutiak aztertzea agindu du Aita Santuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea