Gizartea -

Gazteria

Azken 15 urteetan gazteen kopurua ia erdira jaitsi da Euskadin

Datu “oso kezkagarria” dela uste du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. EAEko gazteen artean (16-29 urte) langabezia-tasa % 25,6koa dela gogorarazi du Kontseiluak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak emandako datuen arabera, azken 15 urteetan gazteen kopurua ia erdira jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan: 448.000tik 290.000ra pasa da. Datu “oso kezkagarria” dela uste du Kontseiluak.

Hori azaltzeko bi arrazoi nagusi aipatu ditu: jaiotza-tasa txikiagoa eta milaka gazte atzerrira joan beharrean izan direla. Euskadin, hiru gaztetik bat langabezian dago egun.

Itxaso Andueza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta gazteriaren aldeko politikak aldarrikatzeko aprobetxatu du.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren hitzetan, gazteen langabeziak arreta berezia merezi du. Hala, EAEko gazteen artean (16-29 urte) langabezia-tasa % 25,6koa dela gogorarazi du. Tasa orokorra baino hamar puntu gehiago direla azpimarratu du.

Urtez urte aldea gero eta handiagoa dela erantsi du Anduezak, eta baita gazteen kontratuen behin-behinekotasuna ere.

Gazteentzako aukera bat eskatu du lehendakariak

Zentzu horretan, gazteria konpainietan barneratzeko “esfortzu bat” eskatu die Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko enpresaburuei, “etorkizunera begira inbertsiorik onena delako”. Horrela, gazteei “aukera bat” ematea aldarrikatu du buruzagiak.

Cebek Bizkaiko patronalaren batzar orokorra ixteko mahai-inguruan, “euskal enpresak gazteriari irekitzeko” beharra nabarmendu du Urkulluk, “lehiakorragoak” izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana berriak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gazteak albisteak