Gizartea -

Ingurumena

Ekologistek lau bandera beltz ezarri dituzte kostaldean

Bi bandera Bizkaian jarri dituzte, eta beste biak Gipuzkoan. Arrazoiak kutsadura eta kudeaketa txarra izan dira.

Muskizko hondartza (Bizkaia): Jesus Maria Tortajada
Muskizko hondartza (Bizkaia): Jesus Maria Tortajada
Muskizko hondartza (Bizkaia): Jesus Maria Tortajada

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxanek kostaldearen egoera aztertzen duen txosten bat argitaratu du. Euskadin lau bandera beltz ezarri dituzte bi arrazoigatik: kutsadura maila eta kudeaketa txarra.

Muskizko hondartzaren kasuan (Bizkaia), bandera beltza emateko arrazoi nagusia Petronorrekin erlazionatuta dago. Txostenak dioenez, Euskadi osoan gehien kutsatzen duen findegia da. Izan ere, 2.600.000 tona CO2 igortzen ditu urtero.

Era berean, Oribarzarreko hondartza (Gipuzkoa) zabortegi baten moduan erabiltzen dutela salatu dute. Txostenaren arabera, bertan bainatzeko debekuak urteak daramatzan arren, "inguruko industria askok isurketekin jarraitzen dute".

Bestalde, Laida eta Laga Bizkaiko hondartzei 2015eko denboraleek eragindako ondorioekin egindako "kudeaketa txarragatik" eman diete bandera beltza.

Azkenik, Oriako itsasadarrari (Gipuzkoa) beste bandera beltz bat ematea erabaki dute, bertan "200 etxebizitza egiteko asmoarekin" aurrera jarraitzen dutelako, nahiz eta urpean gelditu daitekeen zonaldea izan.          

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Euskal herriko hondartzak Muskiz bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ekologia gaur Euskadiko kutsadura