Gizartea -
Atxilotze-agindua
Atxilotu bat Iruñean, adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta
Foruzaingoak beste bi pertsona ere atxilotu ditu, bata Azagran eta bestea Fustiñanan, euren bikotekide ohiei tratu txarrak ematea egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak Iruñeko Argibideetarako 2. Epaitegiak igorritako nazioarteko atxiloketa-agindua zeukan Iruñeko 50 urteko bizilagun bat atxilotu du, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Foruzaingoak hura aurkitzeko operatibo berezi bat zuen martxan, eta Nafarroako hiriburuko erdiguneko plaza batean atxilotu dute.
Adingabeei sexu-erasoa egitearekin lotutako bi delitu leporatzen diote atxilotuari, eta, horrenbestez, espetxera eraman dute.
Bi atxilotu euren bikotekideei uste tratu txarrak egiteagatik
Foruzaingoak beste bi pertsona atxilotu ditu euren bikotekide ohiei tratu txarrak eragitea egotzita, bata Azagran eta bestea Fustiñanan, Nafarroako Gobernuak ohar berean dioenez.
Azagrako atxiloketa astearte goizaldean izan zen, 00:35ean, Tafallako polizia-etxeko agenteek San Adriango osasun-zentrotik ustezko genero indarkeria kasu baten abisua jaso zutenean.
Behin bertan, biktimari deklarazioa hartu zioten. Hark besoa lotuta zeukan bere bikotekide ohiak egindako erasoagatik.
Ondoren, agenteak ustezko erasotzailearen etxebizitzara joan ziren, eta atxilotu eta Iruñeko polizia-etxera eraman zuten.
Bestalde, astelehenean Tuterako Udaltzaingoak Fustiñanako bizilagun bat Foruzaingoaren esku utzi zuen ustez bere bikotekidea iraindu eta mehatxatzegatik, baita sakelako telefonoa indarkeriaz eta larderiaz lapurtzeagatik ere.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: Nafarroan bizi bazara, 016; Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi bazara, 900 840 111. Estatuko beste edozein lekutan bizi bazara, erabili baita 016 zenbakia ere. Doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.