Gizartea -

Ondarroa

Luiziagatik kaltetutako 70 familia gaur itzuliko dira euren etxeetara

Luiziak eragindako kalteak pairatu behar izan dituzten gainontzeko familiek euren etxeetatik kanpo jarraitu beharko dute, Udalak ez baitu zehaztu noiz izango duten euren etxeetara bueltatzeko aukera.

Kamiñaldeko lurjausiaren ondorioz 176 familia etxetik kanpo geratu ziren. Argazkia: EFE
Kamiñaldeko lurjausiaren ondorioz 176 familia etxetik kanpo geratu ziren. Argazkia: EFE
Kamiñaldeko lurjausiaren ondorioz 176 familia etxetik kanpo geratu ziren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den martxoan izandako luiziarengatik kaltetutako 70 familia euren etxeetara bueltatzeko aukera izango dute ostiral honetan, hilak 29. Izan ere, Kamiñaldeko mendi-hegaleko lurjausiaren ondorioz 176 familia etxetik kanpo geratu ziren. Orain, San Ignazio kalea ireki ostean euren etxeetara bueltatzeko aukera izango dute horietako bizilagun batzuk, Udalak jakitera eman duenez.

Halaber, luiziak eragindako kalteak pairatu behar izan dituzten gainontzeko ehun familiek euren etxeetatik kanpo jarraitu beharko dute, Udalak ez baitu zehaztu noiz izango duten euren etxeetara bueltatzeko aukera.

Era berean, Ondarroako Udalak finantziazioa bilatzen dabil Kamiñalde auzoko mendi-magala egonkortzeko eta luiziak eragindako beste kalte batzuen konponketa lanek balio duten 17 milioi eurori aurre egin ahal izateko. Dena den, Udalak ezin dituela lan horiek berak bakarrik ordaindu azaldu zuen joan den ostiralean Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.

Alde horretatik, Jaurlaritzaren eta Aldundiaren laguntza ezinbestekoa dela esan zuen Zunbeltz Beldiaunetak. Horrenbestez, oraindik ez dutenez beharrezko finantziazioa lortzeko akordiorik lortu, falta diren familien buelta gehiago atzeratu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Luiziak Lea-Artibai eskualdea