Gizartea -

Genero indarkeria

Hil egin da ostiralean, Cadizen, tirokatu zuten emakumeetako bat

Haren alaba larri jarraitzen du ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU).

Gizon batek bere emazte eta amaginarreba ohiak tirokatu zituen ostirean Cadizen. Argazkia: EFE
Gizon batek bere emazte eta amaginarreba ohiak tirokatu zituen ostirean Cadizen. Argazkia: EFE
Gizon batek bere emazte eta amaginarreba ohiak tirokatu zituen ostirean Cadizen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizalde honetan hil da joan den ostiralean, abuztuak 5, Cadizen, haren alabaren bikote ohiak tirokatu zuen 64 urteko emakumea, Andaluziako Juntak jakitera eman duenez. Erasoa Jerez de la Fronteran jazo zen, eta erasotzaileak bere bikotekide ohia eta amaginarreba ohia tirokatu zituen.

33 urteko emakumea, berriz, larri jarraitzen du Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU).

Joan de ostiralean, abuztuak 5, jazo zen gertaera. 41 urteko gizon batek bere bikotekide ohia eta amaginarreba ohia tirokatu zituen eskopeta batekin, Molinos de Viento kalean, Jerez de la Fronteran (Cadiz). Emakumeak larri eraman behar izan zituzten ospitalera. Geroago, bere buruaz beste egin zuen erasotzaileak, biei eraso egiteko erabili zuen arma berbera erabilita.

Emakumearen Andaluziako Institutuak (IAM) esan duenez, indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko “etengabeko alerta egoeran” egon behar dira instituzioak eta gizartea. Alde horretatik, “egungo mehatxu terroristari ematen zaion erantzun bera terrorismo matxistari ere” eman beharko litzaiokeela gaineratu du erakundeak, azken hori emakumeei mehatxu egiten dien gaitza baita.

Halaber, “erasoez gain horren inguruan sortzen den matxismoa salatu” beharra dagoela esan du Emakumearen Andaluziako Institutuak. Modu horretan, “erasotzaileak ez lirateke zigorrik gabe geratuko eta delitua egiteagatik lotsa izango lukete”.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea