Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotuta, igandean Gasteizen emakume bati erasotzeagatik

Antza denez, gizona emakumearekin sexu harremanak izaten saiatu zen, eta, hark ezetz esan eta gero, eraso egin zion.

Eraso matxisten aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Eraso matxisten aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB
Eraso matxisten aurka Gasteizen egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, igandean emakume bati erasotzea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa 11:00etan jazo zen, Gasteizko etxebizitza batean. Bertan, biktima eta beste zenbait pertsona bizi dira. Antza denez, gizona emakumearekin sexu harremanak izaten saiatu zen, eta, hark ezetz esan eta gero, eraso egin zion.

Biktimak salaketa aurkeztu zuen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

Gizonak hainbat aurrekari ditu, sexu askatasunaren aurkako delituengatik.

 

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz albisteak Albisteak