Gizartea -

Indarkeria matxista

Neska adingabe batek sexu eraso bat salatu du Zarautzen

Ertzaintzak susmagarri bat atxilotu du, baina epaileak aske utzi du, kautelazko neurririk gabe.

Sexu erasoen aurka Barañainen (Nafarroa) egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka Barañainen (Nafarroa) egindako elkarretaratze bat. EFE
Sexu erasoen aurka Barañainen (Nafarroa) egindako elkarretaratze bat. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarautzen (Gipuzkoa) oporretan zegoen neska gazte batek sexu erasoa egin diotela salatu du, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Erasoa hilaren 17ko goizaldean egin zuen gizon batek.

Ertzaintzak susmagarri bat atxilotu zuen atzo, erasoaren egilea delakoan, baina epaileak aske utzi du gaur goizean, eta ez dio kautelazko neurririk ezarri.

Zarautzeko Sare Feministak zehaztu du biktima adingabea dela (Ertzaintzak ez du datu hori baieztatu), eta elkarretaratzea deitu du larunbaterako, eguerdian, udaletxearen aurrean.

 

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Zarautz albisteak Eguneko albisteak