Gizartea -

Genero-indarkeria

Emakume bati senarrak eraso dio Gasteizen, eta segika ibili zaio

Aranbizkarran jazo da, goizaldean. 39 urte ditu gizonak, eta atxilotu dute. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati senarrak eraso dio Gasteizen, etxean, eta gero gizona segika ibili zaio, etxetik ihes egin ostean. Erasoa Aranbizkarra auzoan jazo da astelehen honetako goizaldean; erasotzaileak 39 urte ditu eta atxilo eraman dute.

Ohar baten bidez, Gasteizko Udalak jakitera eman du goizaldeko hirurak aldera norbaitek 092ra deitu duela, ohartarazteko gizon batek erasoa jo diola emazteari bikotearen etxean, Aranbizkarran.

Emakumeak etxetik ihes egitea lortu du, baina gizona segika ibili zaio, adingabeko hiru seme-alabak bakarrean utzita. Hainbat patruila bertaratu dira, eta kalean bi emakume eta gizon bat topatu dute. Gizona edanda zegoen.

Emakumeekin hitz egin ostean, agenteek baieztatu dute biktimak senarraren erasoa jasan duela; seme batek ere berretsi du. Hortaz, patruilak atxilotu du gizona, eta epailearen esku utziko dute goizean.

-----------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Gasteiz albisteak Albisteak