Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezkok emazteei eraso egin diete Durangon eta Gasteizen
Gizon bat inputatu dute indarkeria matxistagatik Bizkaiko udalerrian emazteari jotzeagatik, eta gizon bat ikertzen ari dira Arabako hiriburuan arrazoi beragatik.
agencias | redacción
Beste bi indarkeria matxista kasu izan dira Durangon eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Arabako hiriburuko Udalak jakitera eman dutenez.
Gizon bat indarkeria matxistagatik inputatu dute Durangon, emazteak bikotekidearen erasoak Ertzaintzari salatu ostean.
Durangoko Udalak erasoa salatzeko eragile feministek 20:00etan deitu duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.
Bestalde, 41 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira Gasteizen delitu beragatik, adingabeko semearen aurrean emazteari jotzea leporatuta.
Emakumea Txagorritxuko Ospitalean artatu behar izan dute, eta erasotzailearen aurkako salaketa jarri du.
Salaketa horren arabera, gizonezkoak emakumea iraindu eta kolpatu egin zuen seme adingabearen aurrean.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.