Gizartea -
Atxiloketak
Lau atxilotu Nafarroan, indarkeria matxista egotzita
Kasuak Sarrigurenen, Iruñean, Cascanten eta Tuteran antzeman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Foruzaingoak lau gizon atxilotu ditu, indarkeria matxista egotzita. Atxilotuek 21 eta 60 urte artean dituzte.
Sarrigurenen, 60 urteko gizonezkoa atxilotu dute, eta Iruñean, 21 urteko barañaindarra. Poliziak aditzera eman duenez, biktimak salaketa ipini zuen mehatxuak eta tratu txarrak jaso ostean.
Horrez gain, Cascanten 43 urteko gizona preso hartu dute, indarkeria matxista delitua leporatu eta gero. Antza denez, ustezko gaizkileak etxean apurtutako kristal zati batekin egin zion eraso biktimari, biek izandako liskar baten ondorioz.
Azkenik, Funesko 35 urteko biztanle bat ere atxilotu dute Tuteran, ustez tratu txarrak emateagatik. Badirudi bere bikotekideari hiltzeko mehatxua egin ziola.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.