Gizartea -
Idiazabal
La Leze gaztandegi arabarrak irabazi du 2016ko Artzai Gazta lehiaketa
Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxarentzat izan da hirugarrena.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako La Leze gaztandegiak irabazi du 2016ko Artzai Gazta lehiaketa, Idiazabalen. Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxarentzat izan da hirugarrena.
Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatu dute urtero lehiaketa, eta bertan bildu dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako gaztarik onenen hautaketa. Hain zuzen ere, txapelketa ezberdinetako 40 gaztarik onenak iritsi dira Idiazabalera.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, datorren hilean Donostian egingo duten Euskadi-Basque Country International Cheese Festival atarikoa izan da gaurkoa. Azaroaren 16tik 18ra bitartean Gipuzkoako hiriburuan egingo dute jaialdia, eta bertan 3.000 gazta baino gehiago bilduko dituzte, mundu mailako gazta jaialdirik handienenean.