Gizartea -

Neguko Bidezaintza Plana

Elurra kentzeko 36 makina prest dituzte Araban elurteei aurre egiteko

2016-17 denboraldiko Neguko Bidezaintza Plana azaroaren 15etik apirilaren 15era bitartean egongo da indarrean, eta Aldundiak 1,5 milioi euro bideratu ditu horretara.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra kentzeko 36 makinaz eta 236 profesionalez osatutako taldea prestatu du Arabako Foru Aldundiak, datozen hilabeteotan elurrak errepideetan sor ditzakeen arazoei aurre egiteko.

Arabako Gobernu kontseiluak 2016-17 denboraldiko Neguko Bidezaintza Plana onartu du; azaroaren 15etik apirilaren 15era bitartean egongo da indarrean eta Aldundiak 1,2 eta 1,5 milioi euro bitarteko aurrekontua izango du.

Epe tarte horretatik kanpo elurra edo izotza egingo balu, Arabako Diputazioak ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko neurriak hartuko ditu. Esate baterako, igandean neguko plana aktibatu zuen, badaezpada.

Neguko Bidezaintza Planari lotuta, 236 langile arituko dira: arduradunak, koordinatzaileak, gidariak eta laguntzaileak eta mekanikariak. 236 langile horietatik 71 Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko langileak dira, 76 urte osoan Arabako errepideen kontserbazioaz eta mantentze lanez arduratzen diren enpresetakoak izango dira, eta 88, berriz, Arabako kuadrilletakoak.

Baliabide materialei dagokienez, Arabako Foru Aldundiak elurra kentzeko 36 makina izango ditu (horietako bi, berriak). Gainera, gatzuna zabaltzeko kamioi bat gehiago, gatza kargatzeko beste kamioi bat eta 65 garabi prestatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Elurra bideoak Arabako Foru Aldundia albisteak Eguraldia Gizartea Albisteak Gaurko titularrak