Gizartea -

Diputatuen Kongresua

Lehen urratsa indarkeria matxistaren aurkako Estatu itun bat adosteko

Genero indarkeriari buruz PPk eta PSOEk hitzartutako testu bat onartu du Kongresuak, aho batez.

Eraso matxisten aurka Errekalden (Bilbo) egindako elkarretaratze bat. EFE
Eraso matxisten aurka Errekalden (Bilbo) egindako elkarretaratze bat. EFE
Eraso matxisten aurka Errekalden (Bilbo) egindako elkarretaratze bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak lehen urratsa egin du astearte honetan indarkeria matxistaren aurkako Estatu itun bat adosteko, PPk eta PSOEk hitzartutako testu bat onartu baitu, aho batez.

Idatzian, popularrek eta sozialistek genero indarkeriari buruzko lantalde bat sortzea proposatu dute, Berdintasun Batzordearen baitan. Gainera, horrek “aurrekontu nahikoa” izan beharko duela adostu dute. Egungo legedia erreformatzea izango da helburua, emakumeen aurkako indarkeria ezberdinak gaineratzeko.

Oposizioko talde gehienek “babes kritikoa” agertu diote ekimenari, eta azken urteetan arlo honetan izandako murrizketak salatu dituzte. Horregatik, aurrekontuak nahikoak izatea aldarrikatu dute, biktimen babesa bermatzeko.

Genero indarkeriari buruzko epaitegietan, bikimek prozedura seguruenaren inguruko informazioa jaso ahal izatea da ekimenaren beste proposamenetako bat.

Gainera, talde parlamentarioek sentsibilizazio eta prebentzio plan nazionala modu iraunkorrean martxan egotea eskatu dute, eta indarkeria mota honekin lotutako delituetan indulturik ez emateko konpromisoa exijitu dute.

 

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Indarkeria matxista Espainia bideoak Eguneko albisteak