Itxi

Gizartea

Klima-aldaketa

Itsasoko tenperaturaren gorakada frogatu du ikerlari talde batek

Agentziak | Erredakzioa

Azken hogei urteotan itsasoko tenperatura batez beste 0,12 gradu igo dela frogatu ahal izan dute.

  • Poloak urtzen. Artxiboko irudia: EiTB

    Poloak urtzen. Artxiboko irudia: EiTB

Azken urteotan itsasoaren tenperatura nabarmen igo da, New Yorkeko, Erresuma Batuko eta Kaliforniako zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera. Hala, 75 urte hauetan tenperatuta pixkanaka igo dela frogatu dute, eta 2015ean Science aldizkariak argitaratu zituen emaitzak baieztatu dituzte.

Ikerketa horren arabera, azken hamazortzi urteotan (1997tik 2015era) itsasoko tenperatura 0,12 gradu igo da. Hala, gorakada hori aurretik egindako ikerketek erakusten zutena baino bi aldiz azkarrago eman dela frogatu zuten. Ikerketa horren aurrean, zientzialari askok lurraren berotzeak suposatzen zuen arazoa aitortu zuten, baina beste batzuk klima-aldaketaren inguruan zalantza ugari zituztela eta iruzur bat besterik ez zela ziurtatu zuten.

Dena den, ikerketa berria egiteko bestelako bitartekoak erabili dituzte, hala nola, sateliteak, flotagailuak eta buiak. Gainera, lortutako datuei esker aurreko ikerketaren emaitzak zuzenak direla baieztatu ahal izan dute.

Ikerketa horretan parte hartu duten zientzialariek azaldu dutenez, Ozeano eta Atmosfera Agentzia Nazionalak egindako 'Klimaren Egoera' txostenaren ondorioak irakurri ostean harrituta gelditu ziren, eta datu horiek egiaztatzeko ikerketa berria egitea erabaki zuten, baliabide desberdinak erabiliz.

Ildo horretatik, Zeke Hausfather ikasleak ziurtatu du bitarteko ezberdinak erabili dituztela itsasoko tenperatura neurtzeko (sateliteak, flotagailuak eta buiak) eta bi ikerketen emaitzek bat egin dutela azaldu du. Hala, azken hogei urteotan itsasoko tenperatura batez beste 0,12 gradu igo dela frogatu ahal izan dute.

Datu horren arabera, XXI. mendeko lehenengo hamabost urteotan itsasoko tenperaturaren gorakada nabarmena izan da. Halaber, klima-aldaketak aurrera jarraitzen duela ondorioztatzen du ikerketa horrek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena