Gizartea -

Gertakizuna

Kartzelatu egin dute Andoaingo sutearen harira atxilotutako gizona

'Okupa' bat hil zen eta hiru zauritu Ama Kandida kaleko eraikin batean piztutako sutean.

Andoaingo sutea
Andoaingo sutea
Andoaingo sutea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Epaitegiak kartzelatu egin du joan den astean Andoaingo erakin batean piztutako sutearekin zerikusia duelakoan igandean atxilotutako 39 urteko gizona. 'Okupa' bat hil zen eta hiru zauritu ziren ezbehar horretan.

Susmagarria bere kabuz joan zen polizia-etxera, eta bertan atzeman zuten. Ostegunetik, haren bila zebilen Ertzaintza.

Sutearen ondorioz, eraikinean lo zegoen gizon bat hil eta beste hiru pertsona zauritu ziren. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, atxilotutako gizonezkoak eraikin horretan egin ohi zuen lo.

Ostegun goizaldean izan zen sutea, Andoaingo Ama Kandida etorbidean dagoen eraikin batean. Barruan lo zeuden hainbat pertsonak onik irtetea lortu zuten. Sugarrak itzali zituztenean, baina, gizon bat aurkitu zuten eraikinean, hilda. Bi lagun Donostiako Ospitalera eraman zituzten, zaurituta, eta beste bat Gurutzetako Ospitalera, erredura larriak baitzituen.

Bertan bizi ziren pertsonen lekukotasunak bildu eta gero, normalean han lo egiten zuen gizon bat falta zela ohartu ziren. Beraz, haren bila hasi ziren, sutearekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak argazkiak Albisteak Gaur Andoain albisteak Eguneko albisteak Okupak