Gizartea -

Indarkeria matxista

Jendetza bildu da Tolosan, neskato baten bortxaketa salatzeko

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen igande gauean erasotzailea delakoan.

Bilkura jendetsua egin dute Tolosan. Argazkia: EFE
Bilkura jendetsua egin dute Tolosan. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea egin dute Tolosan 16 urteko neskari babesa emateko

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira astelehen iluntzean Tolosan, adingabe batek igande goizaldean jasan zuen bortxaketa gaitzesteko.

'Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde' lelopean, manifestariek 20 minutuko bilkura isila egin dute, Udalak deituta.

Olatz Peon Tolosako alkateak eta udal-talde guztietako hautetsiak izan dira bertan, baita beste kargu politiko batzuk ere, hala nola, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea.

Udalak atzo gaitzetsi zuen igande goizaldean neskato baten aurka egindako sexu-erasoa.

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen igande gauean erasotzailea delakoan.

Atxilotua komisarian dago oraindik eta datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Tolosako berriak Gizartea Gaurko azken orduko albistea