Gizartea -

Autoa

Abortuaren Legea indargabetzea errefusatu du Auzitegi Konstituzionalak

Konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruz erabaki bat hartu bitartean legea indargabetzea eskatu zuen PPk, baina Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu auto baten bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuaren Legea behin-behinean indargabetzea ukatu du gaur Auzitegi Konstituzionalak.

Konstituzionalak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, Konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoari buruz erabaki bat hartu bitartean legea indargabetzea eskatu zuen PPk, baina eskakizuna ez du onartu auto baten bidez. Hala ere, lau magistratuk boto partikularra eman dute erabakian.

Eugeni Gay progresista eta Javier Delgado, Jorge Rodriguez-Zapata eta Ramon Rodriguez Arribas kontserbadoreak dira lau epaile horiek.

Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen osoa datozen egunetan argitaratuko dute, komunikatuaren arabera.

Konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoak

PPk eta Nafarroako Gobernuak legearen aurkako helegiteak aurkeztu zituzten eta Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu egin zituen ekainaren 30ean. Abortuaren lege berria uztailaren 5ean sartu zen indarrean.

Egun berean Diputatuen Kongresuari, Senatuari eta Gobernuari hiru eguneko epea eman zien alegazioak aurkezteko, izan ere, PPk araua behin-behinean indargabetzea eskatu zuen errekurtsoan.

Horrela, Gobernuak PPren eskakizuna ez onartzea eskatu zuen Estatuko Abokatutzaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea