Gizartea -

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzak etxe hutsak eskatu ditu Sestaoko kaltetuentzat

Alokabide Sestaoko Udalarekin etengabeko harremanetan egongo da, "jendea babesgabe ez gelditzeko eta epe laburreko erantzuna izateko", adierazi du Arriola sailburuak.

Sestaoko sutean kaltetutako bizilagunak. Argazkia: EFE
Sestaoko sutean kaltetutako bizilagunak. Argazkia: EFE
Sestaoko sutean kaltetutako bizilagunak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, Iñaki Arriolak, azaldu duenez, Sestaon, igandean izandako sutean kaltetutako familiei ostatu emateko aukerak bilatzen ari da Saila, bai Sestaon bertan, bai inguruko udalerrietan. Horri dagokionez, etxe hutsak dituzten herritarrei alokatzeko Bizigune programaren esku jartzea eskatu die.

Arriolaren arabera, beharrezkoa da "ostatu emateko benetako beharrak" zenbatu behar dira eta "administrazio guztien proposamenak eta aukerak" aztertu behar dira. "Etxebizitza Saila hor egongo da, gure baliabideekin", ziurtatu du.

Alokabide Sestaoko Udalarekin etengabeko harremanetan egongo da, "jendea babesgabe ez gelditzeko eta epe laburreko erantzuna izateko", adierazi du sailburuak.

Azpimarratu duenez, Alokabidek 152 etxe ditu Sestaon, "baina okupatuta daude guztiak". Horregatik, etxe hutsak dituzten herritarrei Eusko Jaurlaritzaren eskura jartzeko eskatu die, Bizigune programaren bidez alokatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak